Liburutegi Publikoen VIII Kongresu Nazionalaren barruan, liburutegi publikoetako zerbitzu digitalik onena saritzeko lehiaketa antolatu dugu, SEDICekin elkarlanean.

HELBURUA

Lehiaketaren helburua da liburutegi publikoek (hau da, herri-administrazioen mendeko liburutegiak) herritarrei modu irekian eta doakoan eskainitako zerbitzu digitalak saritzea:

  • Irakurketa digitaleko klubak
  • Erakusketa birtualak
  • Bisita birtualak
  • Literatura-ibilbideak
  • Irakurketa-gida birtualak
  • Informazio- eta erreferentzia-zerbitzu digitalak
  • Online informazioa ematen duten zerbitzuak
  • Aplikazioak

Erakunde bakoitzak proiektu bakarra aurkez dezake.

SARIAREN KATEGORIAK

Sariak 3 kategoria izango ditu:

  • 100.000 biztanle baino gehiago dituzten udalerrietako liburutegiak
  • 5.000 eta 100.000 biztanle bitartean dituzten udalerrietako liburutegiak
  • 5.000 biztanle baino gutxiago dituzten udalerrietako liburutegiak
BALORAZIO IRIZPIDEAK

Proposamenak baloratzean, irizpide hauek hartuko dira kontuan, hemen azaltzen diren ordenan:

  1. Erabiltzaileentzako erabilgarritasuna
  2. Berrikuntza teknologikoa
  3. Zailtasun teknikoa
  4. Liburutegiak egindako ahalegina eskuragarri dituen baliabideak aintzat hartuta
PROIEKTUAK AURKEZTEA

Sarirako hautagai izateko, proiektuari buruzko txostena bidali behar da Kongresuaren Idazkaritzaren posta elektronikora (). Txostenak atal hauek jaso behar ditu:

  • Proiektu edo zerbitzuaren URLa edo aplikazioa deskargatzeko esteka
  • Zer kategoriatako hautagaia den
  • Honako hauek jasotzen dituen deskribapen-memoria:
    • Proiektuaren laburpena
    • Proiektuaren helburuak eta emaitzak
    • Lantaldea: izen-abizenak, lanpostua eta esleitutako zereginak
SARIAREN ZUZKIDURA

Saria langileei 2017an online prestakuntza ematea izango da. Prestakuntzak barne hartzen ditu SEDICen ikastaro batera joateko 5 baimen eta Liburutegi Koordinaziorako Zuzendariordetza Orokorraren ikastaro batera joateko beste 5 baimen. Baimenak honela banatuko dira 3 kategorien artean:

  • 100.000 biztanle baino gehiago dituzten udalerrietako liburutegiak: SEDICen 2 baimen + Liburutegi Koordinaziorako Zuzendariordetza Orokorraren 2 baimen
  • 5.000 eta 100.000 biztanle bitartean dituzten udalerrietako liburutegiak: SEDICen 2 baimen + Liburutegi Koordinaziorako Zuzendariordetza Orokorraren 2 baimen
  • 5.000 biztanle baino gehiago dituzten udalerrietako liburutegiak:  SEDICen 1 baimen + Liburutegi Koordinaziorako Zuzendariordetza Orokorraren 1 baimen
EPAIMAHAIA

Liburutegi Publikoen VIII Kongresu Nazionalaren Batzorde Zientifikoko 6 kidek osatuko dute epaimahaia. Liburutegi Koordinaziorako Zuzendariordetza Orokorraren ordezkari bat izango da idazkaria, hitzarekin baina botorik gabe.

Liburutegi Publikoen VIII Kongresu Nazionalaren Batzorde Zientifikoak deialdi honen gaineko zalantza eta intzidentzia guztiak eta oinarri hauek ezartzen ez duten gauza oro ebazteko eskumena dauka.

AURKEZTEKO EPEA

Eskaerak aurkezteko epea 2016ko irailaren 30ean amaituko da.

SARIAK BANATZEA

Kategoria bakoitzeko sariak Liburutegi Publikoen VIII Kongresu Nazionalean emango dira. Ekitaldia Toledon izango da, 2016ko azaroaren 16an eta 17an.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR