Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioko Arte Eder eta Kultura Ondasun eta Artxibo eta Liburutegietako Zuzendaritza Nagusiak, Liburutegi Koordinaziorako Zuzendariordetza Orokorraren bitartez, Liburutegi Publikoen VIII Kongresu Nazionala antolatu du. Toledon izango da, 2016ko azaroaren 16an eta 17an, eta liburutegiak espazio fisiko eta birtual gisa landuko ditu.

Kongresua antolatzeko orduan, laguntzaile izan ditugu Gaztela-Mantxako Erkidegoen Junta eta Toledoko Udala, bai eta Autonomi Erkidegoen, Udalerri eta Probintzien Espainiako Federazioaren eta liburutegien fundazioen eta elkarteen babesa ere.

Edizio hau liburutegi publikoen espazio fisikoen eta birtualen gaineko joera berriak jorratuko ditu, gero eta teknologikoagoa den gizarte honek eskatzen dituen erabilera eta zerbitzu berriei arreta berezia eskainita.

Tradizioz, liburutegi publikoek espazio sozial eraginkorrak izan dira, eta liburu-bildumak eta bestelako materiala eskuratzeko funtziotik haraindi joan dira. Liburutegi publikoaren funtzio soziala lehentasunezko alderdia izan da beti, nahiz eta egia den gaur egun beharrezkoa dutela aurrerapausoa eman eta gure erabiltzaileengan izandako aldaketei eta irakurketa-ohitura berriei egokitzea. Horretarako, espazioak –fisikoak zein birtualak– egokitu beharko dituzte, edo irekiagoak, irisgarriagoak eta parte-hartzaileagoak diren beste batzuk sortu, besteak beste.

Kongresuaren edukiak bi gai izango ditu ardatz:

Liburutegiaren espazio fisikoa. Gure eremu profesionalaren paradigma aldatu da: liburutegiak bildumen ikuspegitik kudeatzetik, zerbitzuak eta kudeaketa kulturala oinarri dituen ikuspegi batera igaro behar gara, ez badugu horrela egin jada. Erabiltzaile berrien beharrak jorratuko ditugu, eta horiek asetzeko zer zerbitzu txertatzen ari diren aztertu. Azken finean, paradigma desberdin horrek liburutegiaren espazio fisikoan duen eragina landuko dugu.

Liburutegi publikoaren espazio birtuala. Liburutegi publikoek gero eta zerbitzu birtual eta aplikazio gehiago eskaintzen dituzte, estrategia digitalaren barruan. Izan ere, ondo dakite ingurune birtualetan sartu behar direla. Eremu horretan egiten denaz eta egin daitekeenaz arituko gara, zenbait gai bereziki azpimarratuta: liburutegiaren informazioaren berrerabiltzea, sare sozialek nola aldatu duten gure erabiltzaileenganako elkarrekintza eta komunikazioa, tokiko eduki digitaletan oinarritutako zerbitzuak eta liburutegietako mailegu digitalen zerbitzuak, gailu mugikorren bidez zerbitzu ematea, etab.

Subdirección General de Coordinación Bibliotecaria
Ministerio de Educación, Cultura y Deporte
Plaza del Rey 1, planta 0
28071 Madrid
http://www.mecd.gob.es/portada-mecd/


Secretaría Técnica Congreso Bibliotecas Publicas
Presencia by MA
Tel: +34 91 531 06 00
Fax:+34 91 368 83 74
E-mail:


Contacte congreso:


Comité científico ico-pdf
Comité local ico-pdf


Siga el Congreso:

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR